Ostegunean izango da kontzertua.

Hondarribia Eskifaia Abesbatzak datorren uztailaren 30ean, ostegunez, udako ohiko gaueko kontzertua eskainiko du. Bertan erakundeko hiru abesbatzetatik bik hartuko dute parte, izan ere haurren abesbatza oporretan dago.

Ahots zurien Xatz Eskifaiak eta Eskifaia abesbatza mistoa ariko dira. Kontzertua Hirigune Historikoko Erreginaren Baluartean izango da, 22:00etan. Ezinbestekoa izango da sarrerak aurretik erretiratzea Arma Plazan edota https://ticket.kutxabank.es/janto/ gunean. Musukoa ezinbestekoa izango da.

Xatz Eskifaiak, Amaia Aldalur zuzendari duela, emango dio hasiera kontzertuari, eta programa arin eta askotarikoa eskainiko digu. Iñaki Gezalak lagunduko du, pianoarekin.

Bigarren zatian Eskifaia Abesbatzak, Gorka Aierbe zuzendari duela, emanaldi berezia eskainiko du. Pianoan Iñaki Gezalaren laguntza izango du.