Lau egunetako birak Hondarribia, Bilbo, Donostia eta Gasteiza eramango du Orkestra.

Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, asteazken honetan Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20:00etan hasiko da, hiru euskal hiriburuetara eramango duen biraren barnean. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk.

Sarrerak 12 eurotan saltzen dira https://ticket.kutxabank.es/janto/ gunean eta Arma Plazan. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 5 eurotan saltzen dira.

Kontzertu horietan, W.A. Mozart eta J. Brahms izango dira egitarauaren protagonistak. Izan ere, Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, “maisulana den” Mozarten 12. Serenata eta, “lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen” eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du gazte orkestrak.

Aipatu bi obrak, lehenengoz joko ditu Euskal Herriko Gazte Orkestrak.