Igandea izango da erakusketa ikusteko azken eguna. / Hondarribiko Udala

Arma Plaza eraikineko bigarren solairuan iganderarte irekita dago “J3: Euskal Herriko ehorzketarik zaharrena” izeneko erakusketa.

J3 izeneko aztarnategi arkeologikoan aurkitutako materialak, Hondarribiko Udalak bultzatutako eta Aranzadi Zientzia Elkarteak koordinatutako erakusketan orain dela 8000 urteko bidai bat egitea proposatzen da.

J-3an aurrera eramandako esku-hartze arkeologikoaren barruan, pertsona baten hezurduraren zati bat aurkitu zen, 30-40 urteko gizonezkoa eta metro eta erdi inguruko garaiera zuena. Aurkikuntza honen daturik nabarmenena da fetu-jarreran dagoen ehorzketa bat dela eta aldi berean gizaki baten hobiratze zaharrena Euskal Herrian, duela 8.000 urte baino gehiagokoa eta Mesolitoaren garaira atxikita dagoena.

Gizaki hau jarrita zegoen moduan ikus daiteke taldeko beste kideen aldetik hileta-jarrera zegoela, gorpua hobiratu baino lehen prestatua izan baitzen. Gorpuaren deskonposaketarekin batera gertatzen ohi den gorputz-adarren zatikatzeak ez zuen fetu-jarreran berreskuratzerik ahalbidetuko (besoak, hankak eta gorputz-enborraren tartean), 8.000 urtetan zehar iraun duen bezala, jarrera horretan lotu izan ez balute. Oskolez inguratutako gizaki bat, ziur asko garai hartan jandakoak.