Jon Ugarte (e) eta Iban Eguzkitza. / Irungo Udala

Irungo Udal Euskaltegiak LANNAHI programaren 2. txandarako (urtarrilaren 7tik martxoaren 18ra) plaza hutsak daudela jakinarazten du. Langabezian daudenei edo lanean egonda ere %50 arteko lanaldia dutenei, euskara debalde ikasteko aukera eskaintzen dien programa da hau.

Lanean daudenek, ikastaro hauetan izena eman dezakete, betiere, dagokion tasa ordainduta. Eskolak egunero eskaintzen dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 13:15era. Informazio gehiago 943 50 52 73 telefonoan edo Udal Euskaltegiko bulegoan (Urdanibia, 5).