Gazteleraz irakurri daitekeen kartela, Alde Zaharrean. / Hondarribiko Udala

Euskararen sustapenerako diru-laguntzak emateko lehiaketarako deialdia zabaldu du Euskara departamentuak. Euskara zinegotzia den Arantxa Berrotaranek dioenez “helburu nagusiena da euskararen erabilera bultzatzea alor guztietan, eta hala, bost eratako diru-laguntzak deitu dira. Denetara 22.700 euro bideratzen ditugu”.

Diru-laguntzak honako hauek jaso ahal izango dituzte:

  • Udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek. Eskatzeko epea ekainaren 25ean itxiko da.
  • Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzte talde edo elkarteek. Epea irailaren 15ean itxiko da.
  • Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten diren herritarrek. Epea irailaren 15ean itxiko.
  • Kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduek. Epea irailaren 15ean itxiko da.
  • Web orriak euskaraz jartzen dituztenek. Epea irailaren 15ean itxiko da.

Diru-laguntza eskaerak eta dagokion dokumentazioa BAZ-en (Biztanleen Arreta Zerbitzua), Kale Nagusiko 20 zenbakian aurkeztuko dira. Gogoratu BAZa ostiraletik aurrera 9:00etatik 13:30era irekiko dela.

“Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute udan euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxe guztiek”, gehitu du Berrotaranek. “Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten elkarte edo taldeek, Barnetegietara edo Udako Euskal Unibertsitatera joaten diren herritarrek, establezimenduetako kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen dutenek eta web orria euskaraz jartzen duten elkarte, enpresa eta abarrek”.