Euskara arloko ordezkaria den Monica Martinez. / Irungo Udala

Euskara Arloak jakinarazi duenez, hasi da Irungo Udalak hirian euskara sustatzeko eskaintzen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta bost finantzaketa lerro jarri dira; guztiak, Irunen euskara erabiltzea bultzatzeko ekimenak babesteko.

Monica Martinez ordezkariak azaldu duenez, “laguntza ekonomiko hauek Arloak euskararen alde sustatzen dituen ekimenak osatzen dituzte, hala nola Loidi ikerketa beka, zeinetarako deialdia abian dagoen. Hirian euskara sustatzeko ekimenak aurrera eraman nahi dituzten pertsona eta elkarte guztientzat dira: bai jarduera puntual bat egin nahi dutenentzat, bai epe luzeko programak garatu nahi dituztenentzat. Horrela, hazten lagundu nahi diegu”. Honako hauek dira dirulaguntza lerroak, bakoitzeko zenbateko ekonomikoa eta eskabideak aurkezteko epea:

– Entitate pribatuek Irungo udalerrian dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota garatzeko (2020-11-09) 4.700 euro.
– Euskararen Nazioarteko Eguna ekitaldietarako (2020-11-13 4.000 euro.
– Euskara sustatzea helburu duten ekintza sozialak. Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko programak eta euskararen erabilera sustatzeko programa orokorrak. Deialditik kanpo geratzen dira hezkuntza arloari soilik lotutako programak egin daitezke eskaerak (2020-12-11) 7.496 euro.
– Hizkuntza paisaia euskaratzea Irudi korporatiboa, errotulazioa, web orriak, esatariak, euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz egindako publizitatea hedabideetan. egin daitezke eskaerak (2020-12-11) 15.000 euro.
– 2020-2021 ikasturtean Irungo eskoletan bertsolaritzaren inguruko ikastaroak emateko (2020-09-30) 15.664 euro.

www.irun.org/euskara webgunean kontsultatu daiteke informazio guztia, baita abian jarritako beste ekimen batzuk.