Ostegunean izango da antzerkia. / Hondarribiko Udala

Ostegunean, 20:00etatik aurrera, euskal antzerkia izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean. Vaiven producciones-en eskutik, “Ni munduko txarrena” obra ikus ahal izango da.

Sarrerak 8 eurotan saltzen dira Arma Plazan eta https://tickets.kutxabank.es/ gunean. 18 urtetik beherakoentzat, sarrerak 4 eurotan egongo dira.

Egilea Antonio Muñoz de Mesa da, zuzendaria Olga Margallo, eta musika originala Iñaki Salvadorren esku doa. Hondarribiko eskenatokira igoko diran aktoreak aldiz honakoak dira: Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Dorleta Urretabizkaia, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria.