Antzerkia ostiralean ikusi ahal izango da Itsas Etxean. / Hondarribiko Udala

Ostiralean, 18:00etan, euskarazko familia-antzerkia izango dugu Itsas Etxean. Markeliñe Antzerki Taldearen eskutik, “Kixote, Santxoren zorabioa” ikus ahal izango dugu. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira, ostegun arte Arma Plazan, ostiralean bertan Itsas Etxean eta baita Kutxabank-en gunean ere.

Cervantesen nobelaren pertsonaien izakera oinarritzat hartuz, adizkidetasun istorioa proposatzen dugu gure Quijoten. Ez dugu nobela kontatu nahi, baina bere protagonistak erabiliko ditugu ameslarien eta errealitateari itsatsita daudenen arteko konfrontazioaren istorioa kontatzeko. Bizitza ikusteko bi aldeak, Sancho, oinak lurrean dituena eta Quijote, egunerokotasunari, ohizkoari, benetakoari beste sentsu bat bilatu nahian.

Almagron (Ciudad Real) ospatzen den “5º Certamen Internacional Barroco Infantil” saria irabazi du eta FETEN Saria ere lortutakoa da, Sormenari, Dramaturgiari eta Espazio Eszenikoari hain zuzen.