Antzezlanaren kartela. / Hondarribiko Udala

Bihar 20:00etan “Gaur ez da inoiz” antzerkia ikus ahal izango da Itsas Etxean. Distopia Antzerki Galdara taldearen eskutik, ikuskizun berritzaile bat izango da ikusgai. Sarrerak 4 eurotan https://ticket.kutxabank.es/ gunean eta Arma Plazan daude salgai eta auditoriumean bertan bihar emanaldia hasi baina bi ordu lehenago.

Antzezlana berritzailea eta mundu garaikidearen ikuspegi berezia ematen duen horietakoa da; egungo gizartea eta proposatzen zaigunaren arteko paralelismo bat, indibidualista, itxia eta aseptikoa dena. Hala, urte askotan literaturak proposatu duen distopia hori inoiz baina hurbilago dago, eta ikuslea eskenatokian ikusten duenarekin ia bat egitea darama.

Konpainia lau aktorek osatzen dute: Xabi J. López (testuaren egilea eta obraren zuzendaria dena), Samuel Quel, Garazi San Martín eta Irantzu Sánchez, bere lehen obra honetan 7 pertsonaiei bizitza ematen dietenak.