Miren Echeveste, Euskara arlolo ordezkaria. / Irungo Udala

Irungo udalak Euskara arloaren bidez 2009an Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! proiektua abiarazi zuenetik, Udalak euskararen familiarteko transmisioan eragin nahi izan du, besteak beste, euskara eskolatik eta antzeko leku klasiko eta formaletatik kanpo aterata.

Bada, Miren Echeveste euskara ordezkariak adierazi duenez, “ekimen horren baitan, Udalak euskararen erabilera ikasgelatik haratago sustatzeko eta euskaraz gozatzeko makina bat jarduera antolatzen ditu, horien artean

FAMILIA OLA zerbitzuko tailerrak eta HAURRAK PARKEAN egitasmoa. Argi dago ikasteko eta lan egiteko ez bezala, euskarak dibertitzeko eta harreman sozialak garatzeko balio duela, eta hor datza nagusiki erabilera areagotzeko gakoetako bat”. FAMILIA OLA zerbitzuaren baitan azarotik maiatzera bitarte 2-8 urte bitarteko semealabak dituzten familia euskaldunentzako edo euskarari sarbidea eman dioten familientzat aisialdi ekintzak burutzen dira: jolasak, tailerrak, irteerak…

Ildo horretatik, Euskara ordezkari Miren Echevestek eta normalizazioko teknikari Josebe Arañak maiatzerako programatutako proposamenak iragarri dituzte:

– PLAIAUNDI PARKE EKOLOGIKORA BISITA

Plaiaundi Parke Ekologikoko Txingudi Ekoetxea ezagutuko dugu bisita gidatu baten bitartez eta ingurumen jolasak egingo ditugu. Adin tartea: 2-8 urte Noiz: maiatzaren 17 eta 19an Ordutegia: 17:30-19:00

– IPUIN KONTAKETA MUSIKATUA

Familientzako ipuin kontaketa musikatua Ameli Ipuin Jostariaren eskutik. Beste ipuin bat entzun nahi duzue? Musikaz beteriko istorio dibertigarri baten bidez, oso une bereziaz gozatuko dugu. Adin tartea: 2-8 urte Noiz: Maiatzaren 24 eta 26an Ordutegia: 17:30-19:00

– IRTEERA: ITSASONTZIZ PASEATZEA

Hondarribiko kirol-portutik aterata, itsasontziz paseatuko da Jaizkibelgo itsaslabarrak ikusteko. Plan ezberdin bat egin nahi duzue? Esperientzia zoragarria izango da. Animatu zaitezte! Adin tartea: 2-8 urte Noiz: Maiatzaren 22an (igandea) Ordutegia: Goizez. Ordua zehaztuko da.

– IRTEERA: ARDITURRI PARKETXEKO MEATEGIA

Arditurriko meategia ezagutzeko aukera izango da bisita gidatu baten bidez. Ausartzen al zarete lurrean sartzen? Ziur oso abentura dibertigarria dela. Animatu! Adin tartea: 2-8 urte Noiz: Maiatzaren 29an (igandea) Ordutegia: Goizez. Ordua zehaztuko da.

Familia Ola tailerretan parte hartzeko udal webgunean eman behar da izena, www.irun.org helbidean, apirilaren 25etik maiatzaren 4ra edo toki guztiak bete bitartean.

Tailer hauek euskara hutsez izango dira eta familiei hori bermatzeko ahalegina egitea eskatuko zaie. Bestalde, eskainiko diren tailerretan gurasoek ere parte hartu beharko dute.

Bestalde, HAURRAK PARKEAN egitasmoaren bitartez, Udalak familiei eta haurrei hainbat auzo eta herriko jolasguneetan euskaraz jolasteko baliabideak eskaini nahi dizkie. Horrela, parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea bultzatu nahi da.

Bertaratzen diren haurren adinaren arabera, bi talde osatzen dira, honela, 3-5 urte bitarteko haur eta bere gurasoekin jolasak egiten dira hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz. 6-9 urte bitarteko haurrekin, berriz, lagunartean bi hezitzaileren laguntzaz. Hona hemen maiatzeko egun eta jolas guneak:

Asteazkenetan
Partxis parkea (Olaketa kalea)
San Juan plaza

Ostiraletan
Nagore Laffage parkea (Palmera Montero)
Alberto Anguera plaza
Lapurdi kalea (Ventas)