Ikuskizuna Amaia KZn izango da.

Maiatzaren 29an, 17:00etan, Amaia KZn, Txotxongilo Taldeak “Erreka Mari, Euskal herriko azken Lamia” ikuskizuna emango du, euskaraz. Sarrerak salgai daude 4,50 euroan, ohizko tokietan.

Antzezlan honetan Lara Mitxelenak, eta Ixiar Jauregik txalaparta, zuzenean, joko dute. 4-8 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna da.

Laburpena:

Erreka Mari: Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren lamiñak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu. Hau da gure errepertorioko ipuinik gogozkoenetako bat. Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina.