Abenduaren 22tik igandera bitartean 14 kultur jarduera antolatu dira. / Hondarribiko Udala

Udalak oso balorazio positiboa egin du amaitu berri diren Gabonei buruz, bereziki tokiko merkataritza sustatzeko ekimenei dagokienez. Hala esan du Maria Serrano Udaleko Merkataritza zinegotziak.

“Gabonak amaitu dira, eta Gabon berezi hauetan Udalak eta bertako merkatariek antolatutako ekimenen balorazioa egiteko ordua irisi da”, esan du Serrano zinegotziak.

“Batetik, azpimarratu nahi nuke Hondarribiko herritarrek 10.537 merkataritza-bonu trukatu dituztela kanpainan parte hartu duten 41 saltokien artean. Horri esker, 30 euro erosita, hondarribiarrak 10 euroko deskontua lortu du, %33. Gogoratu behar da kanpainak zabalik jarraitzen duela datorren otsailaren 28ra arte eta Udalak aurretik 300.000 euro jarri dituela”.

“‘Fan, fan, fan’ lehiaketan Edurne Arroyo, Izaskun Marañon eta Maria Susperregui izan dira irabazleak. Gogoratu behar da ekimenaren helburua herritarrak saltokietara joatea zela, eta Hondarribiko denda batean bideo bat grabatu behar zela gero sare sozialetara igotzeko. Horrela, hiru irabazleek 1.000, 600 edo 400 euro lortu dituzte, kanpainari atxikitako Hondarribiko saltokietan egun batean gastatzeko”, gehitu du Serranok.

Sentsibilizazio-kanpaina

Udalak, gainera, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko sentsibilizazio-kanpaina bat egin du, hainbat merkatari eta ostalariren sei bideo sare sozialetan zabalduz. Oso harrera ona izan du sare sozialen erabiltzaileen artean, 50.000 pertsonatik gora azken hilabetean.

Abenduaren 22tik igandera bitartean 14 kultur jarduera antolatu dira, asko Itsas Etxea Auditoriumean, eta denetan jende ugari bildu dela esan behar da. Hamargarren urtez Gabonetako erakusleihoen lehiaketa ere antolatu dugu, Joxean Harategia, Xera Lenceria eta Hawaii Gozotegia irabazle izan direlarik, eta igandetik bertatik erretiratzen hasi ziren Gabonetako argiak ere piztu dira”.

Abenduaren 23an eta urtarrilaren 5ean, Kultura Sailak ekitaldi bana antolatu zuen herriko gazteenek Olentzerori eta Errege Magoei gutunak eman ziezazkieten. Euriak eta haizeak Kasino Zaharrean egindako lehen ekitaldia goibeldu zuen arren, bigarrena Jostaldi pilotalekuan arrakastatsua izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiet hondarribiar haurrek beste urte batez ilusionatu ahal izatea posible egin dutenei, pandemiak guztioi sortzen dizkigun arazoei aurre eginez”, amaitu du Serrano zinegotziak.