Go!azen telesailaren lehenengo kapituluaren aurrestreinaldia

LH 5eko, 6eko eta DBHko ikasleei zuzendutako aurrestreinaldia. Proiekzioa urriaren 13an izango da, osteguna, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan

0
1826

Irungo udaleko Euskera Arloak, Kultura eta Gazteria arloekin elkarlanean, egitasmo berri bat antolatu du Irungo haur eta gazteen artean euskeraren erabilera sustatzeko: Go!azen telesailaren 1. kapituluaren aurrestreinaldia ekarriko du hirira.

Proiekzioa urriaren 13an izango da, osteguna, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan. Sarrerak doakoak izango dira hauek agortu arte eta aforoa osatu arte. Eta hauek egunean bertan Amaia Kultur Zentroan edota bakoitzaren ikastetxeetan eskuratu ahal izango dira. Gainera, gero hainbat aktorekin solasaldia edukitzeko aukera ere izango da.

Go!azen

PAUSOKA ekoiztetxeak ETB1erako ekoiztu du telesaila. Apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina gogorreko udaleku batean dauden 16 bat urteko neska-mutilen abenturak narratzen dituen telesaila. Musika eta koreografiek paper oso garrantzitsua dute bertan. Halaber, pelikulan zehar eta traman integraturik, euskarazko hainbat euskal kanta ezagun kantatzen eta dantzatzen dituzte: “Lau teilatu” (Itoiz), “Aitormena” (Hertzainak), “Ilargia” (Ken Zazpi), “Horrelako” (The Uskitz), eta “Goazen” (pelikularako propio konposatu den kanta). Estilo berrietara egokitu dira kanta guztiak.