Go!azen telesailaren lehenengo kapituluaren aurrestreinaldia

Proiekzioa urriaren 19an izango da Irungo Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan. Doakoa izango da sarrera, aforoa bete arte

0
1369

Irungo Udaleko Euskara arloak, Gazteria eta Kultura arloekin elkarlanean, egitasmo berri bat antolatu du, euskararen erabilera sustatzeko haur eta gazteen artean. Hala, Irunek Go!azen 4.0 telesailaren 1. kapituluaren aurrestreinaldiaz gozatzeko aukera izango du.

Pausoka ekoiztetxeak ETB1erako ekoiztu duen telesaila. Kontatzen duen istorioa, apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina gogorreko udaleku, eta bertan dauden 16 bat urteko neska-mutilen abenturak narratzen dituen telesaila, musika eta koreografia oinarritzat hartuz. “Euskara arlotik uste dugu gazteen artean euskera erabilera bultzatu beharra dugula, hauei gure hizkuntza erabiltzeko motibazioa emanez. Beharrezkoa iruditzen zaigu gazteek beraien aisialdian euskeraz hitz egiteko aukerak eduki behar dituztela, eta horregatik interesgarria iruditzen zaigu Go!azen bezalako produktuek duten erakargarritasunaz baliatzea”, esan du Josune Gómezek, Euskara ordezkariak.

Proiekzioa urriaren 19an izango da Irungo Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan. Doakoa izango da sarrera, aforoa bete arte.