Guadalupe inguruko Done Jakue bidean hobekuntzak egin dira

Aurrekontua 3.800 eurokoa izan da

0
1009

Azken egunotan udalak Guadalupeko Santutegitik hurbil doan Done Jakue bidean zenbait hobekuntza egin ditu.

“Zimizarga auzoan dagoen Tristanzar baserritik Guadalupeko iturrira doan pistan egokitzapenak egin dira”, esan du Kalixa Silanes Ingurumeneko zinegotziak.

“Zenbait puntutan bideak behera egina zuen eta uda partean erabilera handiagoa izaten duenez, Done Jakue bidea dela ikusita, eguraldi ona egin duen laupabost egunetan egin ahal izan dugu lana. Zenbait hiritarrek egindako eskaria izan da”.

Aurrekontua 3.800 eurokoa izan da.