Igandean ospatuko da Herri Kanta Jaialdia. / Hondarribiko Udala

Hogeita bederatzigarrenez segidan heldu da, aurten ere, Hondarribiko abesbatzen egun handia, Herri Kanta Jaialdia. Hamaika koruk hartuko dute parte igandean, 11:00etan hasiko den ekitaldian. Gipuzkoa plazan izango dira emanaldi nagusiak, baina, ohi denez, herri osoan zehar izango da kantuak aditzeko aukera egun osoan zehar.

Hamasei urtetik gorako abeslari eta zortzi kide baino gehiagoko abesbatzek osatzen dute parte-hartzaileen zerrenda. Koru bakoitzeko partaideen %80a gutxienez hondarribiarrak dira.