Guztira hamar domina ekarri zituen klubak Irunera. / Santiagotarrak KE

Aurreko asteburuan ospatu zen Noguera Pallaresa ibaian, Sorteko herrian, Eslaloneko Espainiako Gazteen Kopako bigarren proba eta bertan ur bizietako haur kategoriakoek garaipena lortu zuten taldekako sailkapenean eta hamar domina eskuratu zituzten, bost urrezkoak, hiru zilarrezkoak eta bi brontzezkoak.

Urrea lortu zuten Izar Garciak K1 eta C1 HaurA kategorian, Javier Arruabarrenak K1 HaurA kategorian, Unai Santacruzek K1 HaurB kategorian eta Lauren Lacabannek eta Eneko Bidaurretak C2 HaurB kategorian. Zilarra izan ziren Ainara Azanza K1 eta C1 HaurB kategorian eta Javier Arruabarrena C1 HaurA kategorian. Azkenik, bronzezko domina poltsikoratu zuten Aitor Iriondok C1 HaurA kategorian eta Unai Santacruzek C1 HaurB kategorian.