Gipuzkoako beste 50 ikastetxetan egin den modura, zuhaitz landaketa sinbolikoa egin dute. / Hondarribiko Udala

Igande honetan ‘Basoen Nazioarteko Eguna’ dela eta, hiriko ikastetxeak ‘Basoak Ernatzen’ proiektuan parte hartzen ari dira. Hala, Gipuzkoako beste 50 ikastetxetan egin den modura, zuhaitz landaketa sinbolikoa egin dute.

“Ekitaldia Muliate eta Ttarratenea inguruan egin genuen atzo. Hirugarren mailako ikasleak bertara joan, eta denen artean Ingurugelak banatutako haritzak landatu zituzten. Interesgarria iruditzen zaigu gure haur eta gazteei zuhaitzen eta basoen garrantzia zein den azaltzea. Beraiek landatutako zuhaitzak dira, eta ziur nola handitzen den erne egongo direla”, esan zuan Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak.

“Landaketa hau urtean zehar landuriko “Basoa” gaiari lotua dago, eta helburua eskola guztiek, aste berean, ekintza bera garatzea da. Ama Guadalupekoa eta Egiluze Ikastetxeetako ikasleek egin zuzten landaketa Muliate inguruan, eta Talaiak bere lurretan”.

“Udal Brigadako teknikari eta laguntzaileak bertan izan ziren azalpen guztiak ematen haurrei. Eskertu egin nahi diet izan zuten jarrera, oso ekitaldi ederra izan zen eta”.