Koparekin argazkia atera zuten Areto Nagusian. / Hondarribiko Udala
Mariasun Quiñones bildutako jendeari hitz batzuk zuzentzen. / Hondarribiko Udala

Hondarribiak harrera egin die Realeko neskei, Espainiako Erregiñaren Kopa irabazi ondoren Gipuzkoan zehar egiten ari diren giran.

Txomin Sagarzazu alkateak, udaleko gainontzeko zinegotziekin batera, eskerrak eman dizkie lortu duten sariagatik eta eskaintzen ari diren irudi bikainagatik.

Areto Nagusia haur txuriurdinez bete egin da, eta Kale Nagusian ehundaka haur, gazte eta helduk txalotu egin dituzte txapeldun berriak.