Inaugurazio ekitaldia

Hendaiako udaletxeak harrera eta informazio leku berria ireki du Abadia Gaztelu-Behatokian kultura gaietarako, Eskualde Zuzendaritzak (KEZ-DRAC) eta aurten 350 urte betetzen dituen Zientzien Akademiak nahi zuten harlekua hain zuzen eren. Aurrekontua 700.000 eurokoa izan da.

Abadia Gaztelu-Behatokia Hendaiako ondare elementu garrantzitsuenetako bat da, urtero, jende ugari erakartzen dituena, bisita gidatu edota hitzorduetan, adibidez. Datu moduan, Iparralden ordainduz bisitatzen diren lekuetan seigarrena da.

Harrera etxean, Antton Abadiari buruzko agertune batek zientzialaria, geofrialaria, hizkuntzalaria eta euskal kulturaren mezenas izan zena ezagutzeko bidea eskaintzen du.