Herria 2024ko jokoen alde inplikatzen da

Hendaiako Udalak urraspide horretara batzea erabaki du

0
847

Paris 2024 antolatzeko batzordeak “Terre de Jeux 2024” labela atera du abentura olinpiko eta paraolinpikoan inplikatu eta kirolak beren herritarren egunerokoan duen lekua indartu nahi duten lurralde kolektibitateentzat. Hendaiako Udalak urraspide horretara batzea erabaki du, hendaiarek parte har dezaten, nork bere ahalen arabera, Paris 2024 dinamikan.

Izan ere, herriak aukera ederrak ditu horretarako: ur kiroletara zabalik den hondartza, ezintasun bereziak dituztenentzat helgarri dena “handi-plage” izeneko baliabide bereziari esker; itsas sektoreko enpresak eta elkarteak, ur kirolak ezagutzera ematen eta indartzen aritzen direnak; turismo harrerarako egitura anitzak, eta ezintasun bereziren bat dutenentzako laguntza, itsas ospitalea bertan dugularik.
Lehen labelak ezagun dira jadanik eta 2024 arte ezagutzen joango dira.