Kultur Etxeko Areto Nagusian izan da ikastaroa. / Hondarribiko Udala

Bertako saltoki txikiei zuzenduta ikastaro berri bat antolatu du Hondarribiko Udalak. ‘Visual merchandising’ izenekoa, pasa den astean eskaini zitzaien Hondarribiko merkatariei, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

“Ikastaroa Oihana Hercek eman zuen, gaian oso aditua denak. Merkatariek aurrez eskatu ziguten, eta Udaletik oso egokia iruditu zitzaigun, bertoko saltoki txikien alde abian dauzkagun ekimenen barnean”, esan du Maria Serranok, Sustapen Ekonomikorako eta Merkataritza zinegotziak.

Erakargarriagoa izan dadin, saltokiari nortasun berezia ezartzeko tresna egokien bila dabiltzan merkatari ttikiei zuzendutakoa da prestakuntza hau. Ikuste teknika bereziak landu ziren horretarako, erosketa egokiaren esperientzia sortzeko estrategiekin batera.