Inaxio Olaziregi, Oihane Narbarte eta Alfonso Morenok hartu dute hitza. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak Urrezko Intsignia eman dio gaur Hondarribiko Hiria Musika Bandari. Leporaino bete da areto nagusia, ekitaldi hunkigarri batetaz gozatu ahal izan delarik. Udal zinegotzi guztiak, familia eta lagunek berotasun handiko ekitaldiaz gozatu ahal izan dute.

Txomin Sagarzazu festei hasiera ematen. / Hondarribiko Udala

Txomin Sagarzazu alkateak esan duenez, “2019. urteko Urrezko Intsignia Musika Bandari ematea erabaki da. 200 urte bete ditu aurten eta bi mende oso hauetan, Musika Bandaren eragin soziala oso handia izan da, herri-bizitzan ezinbestekoa delarik maila sozial eta kulturalean. Musika Bandaren hurbiltasuna eta gaztetasuna aipatu nahi nituzke. Zorionak bene-benetan”.

Jarraian Inaxio Olaziregi, Oihane Narbarte eta Alfonso Morenok hartu dute hitza, oso ekitaldi berezi bati amaiera emateko.