Hondarribiko landa inguruetako bideen garbitze lanak burutzen ari dira

Aste honetan zehar, Udaleko Ingurumen departamentua eta Behemendi Elkartearen artean Hondarribiko hainbat nekazal bide garbitzen ari dira

0
763

Aste honetan zehar, Udaleko Ingurumen departamentua eta Behemendi Elkartearen artean Hondarribiko hainbat nekazal bide garbitzen ari dira.

Udalak eta Behemendi Elkarteak sinatuta duden akordio bati esker, hirian zehar dauden ia 70 kilometro nekazal bide egokitzea da helburua, Arkoll, Akartegi, Semisarga, Montaña eta Jaitzubian zehar.

Kalixa Silanes, Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotziak dioen moduan, “garbiketa hauek oso garrantzitsuak dira. Landa-guneetan errepideak ez dira hain zabalak, eta segurtasun aldetik hartu beharreko neurrietako bat hau da. Segurtasuna, irisgarritasuna eta naturarekiko begirunea, Udaletik ezinbestekoak diren kontzeptuak dira, eta hiruen arteko oreka denon artean bilatu behar dugu”.

“Jakina da autoak bertatik pasa behar dirala nahitaez, beraz ezinbestekoa dugu urtean bitan garbiketa egitea, alboak ez badira garbitzen arrisku gehiago baitago oinezkoentzat bereziki auto bat pasatzen den unetik”.