Santa Engrazia. / Hondarribiko Udala

Azken egunetan Hondarribiko Udalak Santa Engraziako baselizaren inguruko eremua egokitu egin du.

Txisun Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak esan duenez, “Santa Engraziako baselizaren inguruetan autoak aparkalekuak egokitu dira margoketa lanak eginda eta pibote batzuk jarrita, bertako bizilagunen irisgarritasuna bermatzeko”.

“Orain, bizilagunek eta bertatik igarotzen direnek Donejakue bidea hartzeko, era egokiagoan egin ahal izango dute. Oinezko paso bat ezarri da Kosta kalearekin lotzen duena”.