Udalak bizikletak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu Hiriko hainbat tokitan. Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak eman du horren berri.
“Azken hileotan toki askotan jarri ditugu: Amuten, Talaia Institutu ondoan, Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolaseko zubiaren aurrean, eta Jostaldi frontoiaren inguruan, Euskaltegiaren parean. Orain Mendelun, Santiago eta San Pedro kaleen artean, Bidasoa Ibilbidean, Martxoak 8 plazan eta Minasoroeta kalean jarri ditugu, oso erabiliak izango direla uste baitugu”.
“Herritarren hainbat iradokizun jaso eta Udalean bertan aztertu ondoren, Hondarribian zehar jarri ditugu. Ekimena ‘Hondarribia Mugitzen ari da’ proiektuarekin lotuta doa, eta horren helburu nagusietako bat herritarrek ibilgailu pribatua gutxiago eta bizikleta gehiago erabiltzea da”, amaitu du Silanesek.