Intensamente azules antzerkia Itsas Etxean

0
1104

Igande honetan, 19:30ean, Itsas Etxean, Intensamente azules obra ikus ahal izango dugu. Entrecajas konpainiaren eskutik, Cesar Sarachu da aktorea eta Juan Mayorga zuzendaria. Sarrerak 8 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik, eta 4 eurotan 18 urtetik beherakoentzat.

Dadaismoak erakutsi zigun objektu bat bere ohiko ingurunetik kanpo uzteak, hura ikusten dutenen harridura sortzen duela. Hori da obra honekin gertatzen dena.

Juan Mayorga zuzendariak, bere begiko lenteak hautsi zitzaizkionean, igeri egiteko betaurreko graduatu batzuk jarri zituen, eta ez zuen pentsatu bere semeek zer nolako sentimentuak zituzten supermerkatuan mundu guztia begira geratzen zitzaienean. Izaera biografikoa duen historia baten aurrean gaude.