Euskara arloko ordezkaria den Monica Martinez. / Irungo Udala

Mintzalaguna egitasmoa B1etik gorako maila duten hiritarrei zuzendua dago. Egitasmo honetan, 5/6 laguneko taldeak osatzen dira, euskal hiztuna den lagun bat (mintzalaguna), taldea dinamizatzen duena eta gainerakoak, euskara praktikatu nahi dutenak (mintzakideak), euskaraz arituz. Astean behin biltzen dira. Aurtengoa, COVID19aren eraginez, ikasturte berezia izango da. Beraz, parte hartzaileek on-line biltzeko aukera izango dute edo aurrez aurre segurtasun.

Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da taldeetan. Edizio honetarako, mintzalagun jardun dezaketen pertsonei dei egin zaie bereziki, euskara praktikatu nahi duten mintzakide berriek parte hartu ahal izan dezaten.

Edizio honetarako, mintzalagun jardun dezaketen pertsonei dei egin zaie bereziki, euskara praktikatu nahi duten mintzakide berriek parte hartu ahal izan dezaten.

Informazio gehiago Irungo Udaleko Euskara Arloaren atarian www.irun.org/euskara. Hilaren 20ra arte eman daiteke izena webgune horretan bertan.