Irungo Udal Euskaltegiak baditu plaza libreak urtarriletik apirilera bitarteko ikastaroetarako

Informazio gehiago 943 50 52 73 telefonoan edo Udal Euskaltegiko bulegoan (Urdanibia, 5)

0
593

Irungo Udal Euskaltegiak urtarriletik apirila bitarteko goizeko ikastaroetarako plaza hutsak daudela jakinarazten du. Ikastaroa aurrez aurre eta urrutiko jarduna uztartuz emango da. Langabezian daudenentzat, lanean egonda ere % 50 arteko lanaldia dutenentzat edo % 50etik gorako ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) daudenentzat ikastaroa doakoa da. Gainontzeko hiritarrek ikastaroa ordaindu beharko dute, baina Irungo Udaleko Euskara Arloak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez errekuperatu dezakete ordaindutako kopurua.

Informazio gehiago 943 50 52 73 telefonoan edo Udal Euskaltegiko bulegoan (Urdanibia, 5).