Javier Ugarte kalea. / Hondarribiko Udala

Hasi da Javier Ugarte eta Santiago Konpostelako kaleak berrurbanizatzeko lanen bigarren fasea. Ezaguna denez, ibilgailuentzako hirigune historikorako dagoen sarrera-irteera bakarra moldatzen ari da, eta orain lanak Javier Ugarte kalean zentratuko dira.

Bigarren fasearekin batera trafiko aldaketak abian jarri dira. Sarrerako eta irteerako trafikoa Santiago Konpostelako kaletik zehar joango da. Javier Ugarte kalean semaforo bat dago sarrera arautzeko eta Bordari kalean bigarren bat jarri da irteera egoki egiteko.

Hala, autoek Javier Ugarte kaletik sartu eta eskubira egin beharko dute Santiago Konpostelatik eta handik Bordari kalean Uria Harresira joan beharko dute. Irteera Juan Labordatik jaisten hasi eta ezkerrera zuzenean Gipuzkoa plazatik aurrera, gero berriz Bordari kalera joan eta Santiago Konpostelatik ateratzeko.

Gune hau amaitzen denean Javier Ugarte kalearen hasieran jarraituko du obrak. Bi fase hauek Aste Santurako amaitzea aurreikusten da.

Gogoratu behar da obra urriaren erdialdean hasi zela eta sei hilabete eta erdiz luzatuko dela; aurrekontua 1.266.106 eurokoa da.