Igor Enparan, Lupe Queiruga eta Estitxu Urtizberea. / Abotsanitz

Abotsanitz Herri Batzarrak kaleratzen duen ‘Aiza!’ aldizkariaren zortzigarren zenbakia kalean da. Beste gai askoren artean, Goikoerrotako azken errotariekin eginiko elkarrizketa, bi arkitektok pandemiaren inguruan egiten duten hausnarketa, Bertsolaritza Hondarribian serieko atalean Fernando Artola Bordari-ri eskainitakoa, Mikel Sarriegik Butterfly effect antzezlanari buruz idatzitakoa, edota kolaboratzaile berrien ekarpenak aurkituko dituzue azken zenbaki honetan.

Zenbaki berezia izan da aldizkaria egiten dugunontzat, hasieratik kolaboratzaile fin eta lan taldeko partaide izandako Nikolas Aldai hil zenetik argitaratzen dugun lehenengoa delako.

Dagoeneko Hondarribiko toki publikoetan aurkituko duzue ‘Aiza!’-ren zortzigarren zenbakia. Norbaitek aurkituko ez edo aurreko zenbakiren bat lortu nahiko balu, jar dadila gurekin harremanetan posta elektronikoz.