Bazkaria Sugarri jatetxean izango da. / Hondarribiko Udala

Datorren urtarrilaren 28an Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak 39. urteurrena ospatzeko jaia antolatuko du.

Programa 12:30etan hasiko da kale Nagusiko Parrokian egingo den mezarekin. Aurten bazkaria Sugarri jatetxean egingo da, 14:30etan. Prezioa 25 eurokoa da, BEZ barne. 2017an 80 urte bete dituzten eta urrezko ezteiak bete dituzten bazkideei omenaldia egingo zaie jarraian.

Izenemateko, jadanik irekita dago Kasino Zaharreko bulegoetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:30etatik 12:00etara.