‘Hondarribia Mugitzen ari da’ kanpainaren barnean, hiriko zenbait kale berriritartu eta asfaltatu egingo direla, eta Kosta kalea horietako bat izango da. / Hondarribiko Udala

Datorren asteazkenean, azaroaren 10ean, Kosta kalea hobetzeko bigarren saio partehartzailea burutuko da.

“Irailaren 22an herritar askoren partehartzearekin egindako lehen bilera haren hurrengo urratsa da”, esan du Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak. “Ekimena 19:00etan hasiko da Amute-Kosta auzo elkartean, eta Kosta kalea nola imajinatzen dugun ikusteko diseinu kolaboratiborako tailerra da. Deialdia egin nahi dugu proiektu garrantzitsu honetan parte hartu nahi duen edonori han egoteko asteazkenean. Denon artean aberastu egingo dugu proiektua, ikuspuntu desberdinak jasotzea baita gure helburua. Denon eritzia entzun nahi dugu, bai txirrindaz ibiltzen direnena, oinez, autoan, bertan bizi direnena, bertatik igarotzen direnena… denak izango dira ongietorriak”, amaitu du Silanesek

Gogoratu ‘Hondarribia Mugitzen ari da’ kanpainaren barnean, hiriko zenbait kale berriritartu eta asfaltatu egingo direla, eta Kosta kalea horietako bat izango da.