Itsas Etxea Auditoriuma.

Kultura departamentutik esaten zaigunez, 21:00tarako kultur ekitaldiak bukatuta egoteko eskatzen duen etxeratze-agindu kulturala dela eta, Hondarribiko Udalak antolatzen dituen helduentzako ekitaldi guztiak 19:00tan programatuko dira eta haurrentzat zuzentzen direnak aldiz 17:30ean.

Hortaz gain, gogoratu behar da Itsas Etxea Auditoriumean antolatzen diren jardueretan aurretik tenperatura hartuko zaiela bertara sartzen diren guztiei.