Kultura departamentuko laguntzak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udalak

Izena emateko epea uztailaren 19an itxiko da eta BAZen edota www.hondarribia.eus gunearen bidez egin daiteke

0
640
Izena emateko epea uztailaren 19an itxiko da eta BAZen edota www.hondarribia.eus gunearen bidez egin daiteke. / Hondarribiko Udala

Kultura departamentuak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Izena emateko epea uztailaren 19an itxiko da eta BAZen edota www.hondarribia.eus gunearen bidez egin daiteke.

Kalixa Silanes Kultura zinegotziak esan duenez, “iazkoa bezala, aurtengoa ere urte berezia izaten ari da, osasun egoerak baldintzatuta gaudelako. Halere, Hondarribiko Udaletik etengabe ari gara ekitaldiak antolatzen, eta duela egun gutxi udarako dauzkagun ekitaldien berri eman ondoren, oraingoan, dirulaguntzen berri eman nahi dugu”.

“Kulturarekin loturiko elkarte edo entitateei zuzendutako laguntzak dira aditzera eman nahi ditugunak. Urtean zehar elkarte edo entitateek burutzen dituzten ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizitza arintzea dute helburu”.

“Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan”, gehitu du Sagarzazu alkateak.

Denetara 42.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea uztailak 19an itxiko da. BAZen entregatu beharko dira, edota udal web gunearen bidez. Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela 9:00etatik 13:30era.