Labore Txingudik bazkideak behar ditu birfundazioa osotasunean garatzeko. / BDS Koop Eraldaketa Fabrika

Udaran aurretik BDS Koop Eraldaketa Fabrikan egindako prentsaurrekoan Labore Txingudik azpiegiturak handitzeko erronkan sartzeko asmoa zuela aipatu zuten. Horretarako, hiru helburu nagusi ezarri zituzten: batetik, 15 abalista behar zituen Koop 57 maileguaz gain birfundazioa finantziatzeko; bestetik, Lakaxita gaztetxean zegoen denda kale mailako denda fisikoa bilakatu nahi zuten; eta azkenik, egun dituzten 80 bazkideak gainditu eta 200 bazkideetara iristera.

Gaur egun egoera aldatu egin da eta hasieran zituzten zenbait helburu bete dituzte jada. Lortu dituzte behar zituzten abalistak eta gaurko prentsaurrekoa urriaren 12tik aurrera Labore Txingudiren egoitza berria izango den tokian ematen ari dira. Duela urte batzuk, Bazar Uranzu zena, urriaren 12an Labore Txingudiren denda berria izango da eta inagurazioa ospatzeko eskualdeko herritarrei, eragileei eta nola ez komunikabideei gonbita egiten diete. Beraz, ikasturte hasieran jarritako hiru helburuetatik bi bete dituzte jada, eta orain hirugarrena bete nahi dute.

Egia da prozesu zaila izan dela abalistak lortzea eta lokal berria aurkitzea, eta horregatik bazkidetza ein batean alde batera utzi dute. Baina ordua iritsi zaie bazkidetzarekin lanean hasteko. Prozesuan zehar, hainbat pertsona gerturatu zaizkie bazkide egiteko nahiarekin, baina gaurdanik eta denda martxan jartzearekin batera, bazkidetza erritmoa handitu nahi dute 200 bazkideetara iritsi arte. Gogoratu beharra dago, ikasturtea hasi zenetik Labore Txingudik Bidasoa Km0 egitasmoaren inguruan eskualdeko hainbat ekitaldietan parte hartu duela eta hitzaldiak antolatu dituela Laboreren izena pixkanaka pixkanaka oihartzun handiago izan dezan. Beraz, tokiko produktuak garatzeaz gain eta bertako ekoizle eta banatzaileekin lan egiteaz gain, agroekologiaren mundua Bidasoa Eskualdean sozializatze prozesuan ere murgilduta dago.

Beti ere aipatzen dute, beste eskualdetan antzeko proiektuak gauzatu direla eta denbora gutxian indar handia izan dutela bertako herritarrengan; izan ere, babes instituzional handiago izan dute. Labore Txingudi elkartea ordea pixkanaka pixkanaka jendearen laguntzarekin indartzen doa eta pausuz pausu pentsatutako helburuak beteko ditu.