Abuztuareb 8an ospatuko da jarduera berria. / Irungo Udala

Lapurriturriko informazio gunea Aiako Harria Natur Parkean dago kokatua eta dagoeneko jarrita dago data hurrengo jarduerarako. Oraingo honetan proposamen berria izar behaketa egitea da, hitzordu hori klasikoa da dagoeneko urteko programazio honetan. Hautatutako data abuztuaren 8a da (larunbata), 21:30etik aurrera. 20 plaza eskaintzen dira jarduera horretarako. Interesdunek izena eman beharko dute 010 telefono zenbakira deituz edo www.irun.org udalaren webaren bidez, uztailaren 29tik abuztuaren 6ra arte.

“Eguraldi lagun izanez gero, sekulako ikuskizuna izan ahal da izarrez jositako zerua Aiako Harritik begiratzea. Gainera, izartegiko sekretu gehiago ezagutzeko aukera ere izan ahal da, Lapurriturrik udan eskaintzen duen beste proposamen batean” adierazi du Borja Olazabal Garapen Iraunkorreko ordezkariak.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia departamentuko bi adituen zuzendaritzapean, bertaratzen direnek ikusi, identifikatu eta zehaztapen gehiago eduki ahalko dituzte behatuko dituzten izarrei, satelite, planetei buruz. Aurrekoetan bezala, ikusi hutsean edo teleskopio baten laguntzarekin, Aiako Harriko iluntasunpean, eta ilargiaren presentziarik gabe, izarrez beteriko uda gau batez disfrutatu ahalko dute parte-hartzaileek.

Aurreikuspen meteorologikoaren arabera eta kontuan izanik jarduera aurrera eramateko beharrak, jarduera egingo ote den 48 ordu lehenago baieztatuko da.