Iñaki Lopetegi. / Martin Tellechea

Hiru aste zeramatzan Iñaki Lopetegi irundarrak ondo entrenatu gabe. Taldekideei ez zuela igandean korrituko aurreratu zien baina, azken momentuan, bere burua ondo ikusi, irteeran azaldu eta proba irabazi zuen.

– Irundarra izatea eta Irunen Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketa bat irabazi… ezin gehiago eskatu…

Hori da, lasterketa hau egutegian gorriz koloreztatuta dagoen horietako bat da, hiria guretzako mozten dute eta gozatzeko aukera ematen digute, antolatzailea nere ekipoa izanda, beti antolaketa bikain bat egongo delaren seguru eta detaileak guztiz aurreikusita eta zainduta egongo direla badakigu, baino aipatzekoa da BAT-ek egiten duen lana maiuskulekin.

– Nola joan zen lasterketa?

Ba 10 km-ko lasterkariekin batera ateratzen ginenez, talde batean sartzea erabaki nuen Iparralde hiribidea jeisterakoan. Dena den taldea segituan desegin zen. 3. km-an antolakuntzaren txirrinda bat erdi maratoiaren lehenengo korrikalaria nintzela esan zidan, egia esan ez nuen konfidantza asko nere buruan azkeneko 3 asteetan ezin izan nuelako fundamentuarekin entrenatu. Baina nik nere erritmoa ezarri nuen eta poliki poliki 10 km-tako korrikalariak arrapatzen joan nintzen, 7. km-an 23 segundu ateratzen nizkion 2. zetorrenari eta 10. km-an 50. Orduan, bigarren buelta hasi nuenean pixkat nere abaintalarekin jokatzea pentsatu nuen, baina 15. km-a minutu bat eta 30 segundoko abantaila neramala aipatu zidan Iñigok (antolakuntzaren txirrindularia). Justo 16. km-an ia 2 km-ko malda hasten zen eta nik filosofiarekin hartu nuen, nekea sumatzen nuen, baita azken 3 aste hauen entrenamendu falta ere. Behin Arretxeko malda igota banekien irabazi behar nuela eta gozatzen metaraino joan nintzen. Colon Ibilbidea hutsik niretzako ikusi nuenean ileak puntan jarri zitzaizkidan. Irundar batentzako sentsazio paregabea da. Helmugan sartzerakoan nere neska Shandra agurtu eta besoak altsatuta Irungo 2019ko erdi maratoiaren garaile sartu nintzen.

– Helmugan hiru aste entrenatu gabe egon zarela esan zenuen. Meritu gehiago…

Bueno ez dakit meritu gehiago edo ez, azkeneko 3 asteetan pasa den igandea, astelehena eta erdi maratoiaren bezpera entrenatu nuen… egunero entrenatzen duen pertsona batentzako hori ezer ez entrenatzea da, dena den erdi maratoiaren bezperan taldekide batekin beste 21 km egin nituen erritmo bizian eta indarrekin ikusi nuen nere burua. Orduan erabaki nuen korritu behar nuela, lasterketa hasi baino ordu batzuk lehenago… Taldekideei ostiralean esan nien ez nuela korritu behar nere burua ez nuelako prest ikusten eta begira, azkenean korritu eta irabazi…

– Gipuzkoako Maratoi txapelduna zara azaroatik. Denboraldia ondo doa…

Bai, maratoian debuta egin nuen azaroan, Donostiako maratoian, eta bai, Gipuzkoako txapelketa irabazi nuen. Maratoia eta gero hilabete bat atseden hartu nuen, desgaste fisiko ikaragarria izan zen, dena den ez nuen forma asko galdu eta poliki poliki beste maratoiren bat egiteko motibazioarekin urtarrilean entrenamendu serioekin hasi nintzen. Baina azkeneko 3 aste hauek planifikazio guztia ankaz gora jarri dute. Ni naiz nere entrenatzailea, baina nere buruari exigentzia maila altua ezartzen diot eta maratoi batean ateratzeko konfidantza euki behar dut. Sekreturik ez dago, ondo ibiltzeko entrenatu beharra dago, pasa gabe eta gorputza jasaten duena arte, baina gogor entrenatu behar da. Espero dut hurrengo 10-15 asteak entrenamendu politekin betetzea.

– Zer iruditu zitzaizun Bidasoa Atletiko Taldeak lasterketa egindako aldaketak?

Dudarik gabe zirkuitoa asko hobetu da, seguru nago beste tenperatura batekin eta haizerik gabe markak asko hobetuko zirela, Irunen erdi maratoi bat egiteko zirkuito hoberik ez zait bururatzen.

– 2019rako erronkak?

Iñaki Lopetegi Colon Ibilbidetik. / BIdasoa Atletiko Taldea

Eguberrian berriro forma hartzea, maratoian 62 kg pisatzen nituen, igandean67 kg-rekin korritu nuen… Behin forman jartzen naizenean 10 km-ko lasterketa on bat korritzea, erdi maratoiren bat ere egingo dut apirilean eta maiatzan… eta azkenik, dena ondo baldin badoa maratoiren bat korrituko dut, ez dakit non baina burutik ezin dut kendu maratoiaren helburua….