Leiza komertzioak irabazi du Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa. / Hondarribiko Udala

Bernat Etxepare kaleko Leiza denda izan da Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak bederatzigarren urtez antolatu duen Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako irabazlea. Bigarren tokian sailkatu da Harresilanda kaleko Joxean Harategia komertzioa eta hirugarren San Pedro kaleko Xera Estetika denda. Denetara 13 izan dira parte hartu duten komertzioak.

Lehiaketa honen helburua gabonak apaintzeko beste urrats batea eta komertzioak herrian integratzen jarraitzea da. Erakusleihoen apainketak gutxienez urtarrilaren 7a arte egon behar du.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.