Sarrera doakoa izango da. / Hondarribiko Udala

Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Ertza konpainiaren “Meeting point” kaleko dantza ikuskizuna izango dugu Kasino Zaharreko lorategietan.

Sarrera doakoa izango da, baina COVID-19aren egoerari jarraiki, nahitaez aurretik gonbidapenak erretiratu egin beharko dira Arma Plazan edota www.kutxabank.es gunean.

Arte eszenikoen kaleko ikuskizun onenari Max saria irabazi zuen 2018an, eta 2017an aldiz, Umore Azokaren kale ikuskizun onenaren saria.