Mintzalgunak herrian euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. / Hondarribiko Udala

Hondarribian 7. ikasturtez egongo da martxan Mintzalaguna. Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa da, herrian euskararen erabileran eragiteko.

Mintzalgunak herrian euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu, euskaraz bizi nahi duten herritarrak elkartuz. Egitasmoa indartzea beraz, lagungarri gerta daiteke euskararen kale erabileraren datuetan eragiteko.

Gainera, inkestetan partaideei ekimenean jarraitzeko arrazoiagatik galdetzen zaienean gustura sentitzen direla adierazten dute guztiek, lagunak egiten dituztela eta beraien helburuak betetzen direla.

Halaber, laugarren urtez Gurasolaguna ere antolatuko da, Talaia, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeen babesarekin. Gurasolaguna, espresuki gurasoei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa da, ikastetxeetako gurasoak biltzen dituen mintzalagunaren aldera. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokitua. Antolatzen diren ekintzak ere gurasoei edo familiei zuzendurikoak izaten dira.

Aurten, berritasun bezala, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Hondartza Kiroldegia eta Hondarribia Futbol Elkartearen babesa lortu da, guraso eta haur asko biltzen diren agenteak izanik, euskararen erabilera sendotu ahal izateko.

Herritar orok parte har dezake beraz Mintzalagunean: Euskaraz lasai eta lotsarik gabe hitz egin nahi duenak, Herria euskaldunago bihurtuko nahi duenak, beste guraso batzuekin euskaraz aritzeko gogoa duenak, besteei euskaraz bizitzen lagundu nahi dionak, ondo pasa nahi duenak, etxeko eta familiako hizkuntza ohituretan eragin nahi duenak….. Baldintza bakarrak euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea dira.

Izen ematea hainbat bide erabiliz burutu ahalko da urriaren 15a arte:
-Hondarribiko Udal Euskara Zerbitzura joz: Pampinot 12-14
– e-postaz: mintzalaguna@hondarribia.eus
– https://labur.eus/hondarribia helbidean

Infmormazio gehiagorako, deitu 688 86 53 98 edo 943 11 12 24 zenbakietara.