Udaltzainek kontrolak egingo dituzte hiriguneko kale nagusietan eta ikastetxeen inguruetan. / Oihana Sánchez

Irungo udaltzaingoak aste honetan zehar zaintza kanpaina bat burutuko duela jakinarazi du, gidariek gidatu bitartean mugikor edo nabigatzaileak ez dituztela erabiltzen egiaztatzeko. Egun osoan zehar udaltzainek kontrolak egingo dituzte hiriguneko kale nagusietan eta ikastetxeen inguruetan, segurtasun neurri horiek era egokian erabiltzen direla ziurtatzeko.

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoaren barruan dagoen kanpaina honen bitartez, agenteek segurtasun sistema hauek gainbegiratzeko ikusketak areagotuko dituzte, hartara gidariek gidatu bitartean mugikorra, nabigatzailea edo beste aparaturen bat erabiltzeak eragin dezakeen oharkabetasunak duen arriskua gogoraraziz. Hartara, bai beraien segurtasuna baita gainontzekoena ere bermatzeko.