Nestor Basterretxea kalea. / Hondarribiko Udala

Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Nestor Basterretxea kalean.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “kalean errepidea mailaz igota zegoen gune batean altuera hori kendu egin diogu, erabiltzaileen erosotasuna bilatzeko eta irisgarritasunean laguntzeko. Zenbait hiritarrek egin ziguten eskari bati erantzun egin diogu horrela”.

Aurrekontua 7.100 eurokoa izan da.