Oihan Vegaren bi ikuskizun larunbatean Kasino Zaharreko lorategietan

Sarrerak 3 eurotan salduko dira ikuskizun bakoitzerako ohiko bideetatik

0
705

Larunbatean Kasino Zaharreko Lorategietan Oihan Vega artistaren bi ikuskizun izango ditugu. ‘Ipuin dantza’ familia ikuskizuna eguerdiko 12:30ean eta ‘Euskañolitis’ bakarrizketa arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 3 eurotan salduko dira ikuskizun bakoitzerako ohiko bideetatik.

Oihan Vega telebistako aurkezle ezagunak umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu bakarrizketa dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.

Horretarako, Kepa Errasti Euskal Telebistako gidoilari eta aktore ezagunaren laguntza izan du, film labur ‘sketch’ umoretsu sorta bat zuzendu baitu ikuskizun honetarako. Horrez gain, publikoarekiko interak- zioa eta elkarrekintza etengabea da ikuskizun berri honetan.