Olentzero datorren igandean helduko da Olaberria auzora

Arrillarango zelaietaik Perujarango etxeetako arkupeetaraino jaitsiko da eta han egongo dira umeak bere zain

0
1538

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak Olentzeroren etorrera antolatu du beste urte batez Olaberria auzora. Datorren igandean, abenduaren 24ean, gure ikazkin kutuna Arrillarango zelaietatik jaitsiko da 18:30etan bere astoarekin, opariz betetako bere gurdiarekin eta lastargiekin ibilbidea argiztatuko dion auzokide talde batekin.

Perujarango etxeetako arkupeetan umeak egongo dira bere zain, beraien gutunak eman eta argazkiak ateratzeko.