Ostiralean udako zinemaren azken hitzordua

22:00etatik aurrera, “Asterix. Edabe magikoaren sekretua" fima proiektatuko da Junkal plazatxoan

0
758
Ostiralean izango da emanaldia.

Ostiralean, abuztuaren 28an, 22:00etatik aurrera, aire zabaleko zinemaren azken emanaldia izango da, udako kultur agendaren barruan. Junkal plazatxoa izango da, aurtengo udako aire zabaleko programazioaren agertoki nagusia, jarduera hori hartuko duen gunea, eta bertan eskainiko da “Asterix. Edabe magikoaren sekretua” filma.

Udako kultur agenda aurkeztu zen egunean jakitera eman zenez, horrelako jarduera guztiak antolatzeko, “Jarduera eszenikoari berriz ekiteko jardunbide egokien gidak” espazio eszenikoetara eta kalekoetara joaten diren ikus-entzuleentzat Covid-19aren krisialdiari aurre egiteko jasotzen dituen neurri eta gomendio guztiak betetzen ari dira.

Aire zabaleko ekintzak, hala nola, zinema hesiz mugatutako esparru batean egingo dira, ikusleen sarrera eta irteerak bereizita, edukieraren kontrolarekin, gel hidroalkoholikoarekin eta maskara derrigorrezkoa izanik. Hain zuzen ere, horrelako jarduerak zuzendu ohi dituzten langileei beste batzuk gehituko zaizkie, jarduerak neurri horiek aurrera eramateko. Sarrera doakoa izango da, baina txartelak banatuko dira sarreretan: ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenago, sarreran jaso ahalko dira. Ateak, berriz, ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko dira.

Gaur egun arte, uda honetan, lau filma hauek ikusteko aukera izan da: “Cómo entrenar a tu dragón 3”, “Hotel Transylvania”, “Regreso al futuro” (Bizinema Bang Bang) eta “Yesterday”.

Laburpena

Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren.