Igandean amaituko da ekimena. / Hondarribiko Udala

Igandean amaituko da Hondarribiko hondartzan Oztoporik gabeko bainua ekimena. Mugimenduak murriztuta dituzten pertsonei zuzentzen da.

Ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau, eta 11:00etatik 18:00etara emango da, astelehenetik igandera. Hondartzara joateko eguna, lekua eta ordua koordinatuko dira 651 90 26 66 telefono zenbakiaren bitartez. Pertsona prestatuek auto egokitu batean jasoko dute erabiltzailea eta hondartzara eramaten dute.

Aldagelara eramaten dute lehenik eta ondoren bainatzeko gunera, ondoren jasotako leku berean utziko da erabiltzailea, hartarako hitzartutako orduan. Autonomiarik ez duten pertsonek laguntzaileekin etorri beharko dute.