Bi egunetako ordutegia 10:30-14:30 eta 17:00-21:00 izango da. / Hondarribiko Udala

Asteburu honetan, Hondarribiak pandemiari eta osasun neurriei egokitutako Erdi Aroko Azoka ospatuko du.

“Larunbata eta igandean egingo dugu aurtengo Erdi Aroko Azoka. Pandemia dela eta, formatu egokituan antolatuko dugu, soilik Kasino Zaharreko lorategietan izango da, aforoa neurtuta egongo da, uneoro sarrera eta irteera kontrolatuarekin”, esan du Maria Serrano Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritzako zinegotziak.

Bi egunetako ordutegia 10:30-14:30 eta 17:00-21:00 izango da, eta denetatik izango dugu: barkilloak, produktu garrapiñatuak, txokolateak, gaztak, hestebeteak, marmeladak, eztiak, ahatearen produktuak, taloak, pastak, eta gehiagotaz gozatu ahal izango da.

Hortaz gain, buztinezko kazolak, eguzkiloreak, kremak eta ukenduak, larruzko zorroak, egurrezko jostailuak eta loreak, kosmetika eta xaboiak, artilezko zerrendak, olibondo ontziak eta egurra, mineralen indarra, xaboia, arropak eta koloretako jantziak, haurrentzako txotxongiloak…