Guadalupeko Santutegia. / Hondarribiko Udala

Martxoaren 27an, ‘Konekta zaitez naturarekin’ lelopean, Planetaren Ordua ospatuko da. 20:30-21:30ra argiak itzaliko dira Klima-aldaketaren aurka eta biodibertsitatearen galeraren aurkako ekimen gisa.

Hondarribiko Udalak ekimenarekin bat egingo du eta ordu horretan harresia eta Guadalupeko santutegia itzaliko ditu.