Miren Echeveste, Euskara eta Berdintasun arloko ordezkaria. / Irungo Udala

Euskara arloak jakinarazi duenez, oraindik plaza libre batzuk geratzen dira Udagiro programarako eta euskarazko errefortzuko eskoletarako. Irungo Udalak antolatzen ditu bi ekimenak, eta Irungo eskola edo institutuetan eskolatutako haur eta nerabeei zuzendutakoak dira.

Esleitzeko plaza batzuk daude oraindik, batik bat euskarazko errefortzuko eskoletako abuztuko txandetan. Hortaz, Euskara arloak izena emateko beste epe bat ireki du. Plazak eskaera-dataren arabera esleituko dira, agortu arte. Irungo eskola edo institutu batean eskolatuta dauden pertsona interesdunek mezu bat bidali behar dute euskara@irun.org helbidera.

Udagiro beste herrialde edo autonomia-erkidego batzuetatik gure hirira duela gutxi iritsitako gazteei zuzendutako udal-proiektu bat da. Bertan, jarduera ludiko eta dibertigarrien bidez, euskararen erabilera sustatzen da.

Programa hau Irungo Udaleko Euskara Arloak antolatu du hiriko ikastetxeen lankidetzarekin eta, haren bidez, uda aldian jarraipena eman nahi zaio euskararen inguruan ikastetxeetan egiten den lanari. Horrela, ikasleen aldetik euskararen erabilera areagotzea eta bultzada ematea lortu nahi da. Programa 2007tik antolatzen da, eta oso harrera ona izaten du hala ikasleen nola ikastetxeetako eta institutuetako irakasleen eskutik. Ekimenen parte hartzen dute Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako maila guztietako ikasleek.

Errefortzuko euskara eskolen programari dagokionez, 2020an jarri zen martxan, 2020an kutsatzeak saihesteko ikastetxeetan aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu ondoren, kontuan izanik Irungo familia askok oso harreman txikia edo batere harremanik ez dutela euskararekin. Hortaz, programa hau abiarazi zen gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Jarduerek COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako segurtasun- eta higieneneurriak beteko dituzte.

UDAGIRO

Txandak: uztailaren 2tik 23ra, eta abuztuaren 4tik 25era.
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara, 15 lagun arteko taldeetan.
6 talde osatuko dira guztira, 3 uztailean eta beste 3 abuztuan; aldaketak egon litezke eskaeren arabera, beti 6 taldeko gehieneko mugarekin.
Taldeak osatzeko, kontuan izango da izena eman dutenen adina eta maila.

ERREFORTZUKO EUSKARA ESKOLAK

Txandak: uztailaren 5etik 16ra, uztailaren 19tik 30era, abuztuaren 2tik 13ra eta abuztuaren 16tik 27ra.
Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara, 15 lagun arteko taldeetan.
Guztira, 10 talde osatuko dira, eta txanda bakoitzeko taldeak eskariaren arabera antolatuko dira.